Aratusteei hasiera emateko pregoia irakurri zuen lagunak zerbait usaindu zuen, antza, zera esan baitzuen mikrofonoa hartu berritan: "Arrasateko karnabalen oihartzuna mundu osoan zehar zabaldu da". Baita bete ere.
Ipar Koreako ohorezko delegatu diplomatiko Alejandro Caok halaxe egin dio erreferentzia, tanke eta guzti Harristi buru zuen desfileari: "Duela 20 urte ez zegoen Ipar Koreari buruzko informaziorik. Gaur egun, Euskadin, Pyongyang-eko desfileak imitatzen dituzte; banderekin eta baita tankeekin ere. Soldaduei formazio falta zaie, baina hori bi astetan konpondu daiteke. Zorionak!". Txioan, Maala etorbidean desfileari egindako argazki bat erabiltzen du.
Modu honetara erreakzionatu du Josu Zugastik, desfilean Ipar Koreako defentsa ministro Kim Jong-chun -en rola hartu zuenak: "Hau bai ez gauela espero. Ipar Koreako diplomaziaren txaluak. Eskerrik asko, DPRK!".