Kontrako eztarritik liburuak Uxue Alberdik hamabost bertsolariri egindako elkarrizketak jasotzen ditu. Otsailaren 26an, eguaztena, Danele Sarriugarte idazleak liburuko zenbait pasarte hautatu eta haien inguruko gaiak jarriko dizkie Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran bertsolariei. Literatura eta bat-bateko bertsoak, teoria feminista eta fikziozko egoera konkretuak uztartuko dituzte. Amaieran, parte hartzaileen eta entzuleen arteko tertulia egiteko aukera izango da. Emakume Txokoak antolatutako bertso saio literarioa eguaztenean arratsaldeko zazpietan izango da, Kulturateko areto nagusian.