Arrasate Musikaleko ikasleek Inauteri kontzertua eskainiko dute bihar, arratsaldeko sei eta erdietan, Amaia antzokian. Kontzertuan, musika eskolako talde desberdinak ikusi eta entzuteko aukera egongo da: banda gaztea, orkestra gaztea, metal taldea, hari-taldea, perkusio taldea, folk taldea eta talde mistoak, besteak beste. Guztira, 120 bat musikari egongo dira agertokian, denek mozorroturik joko dute, eta giro alaia sortuko da. Sarrera bi euro izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.