Ostiralean, otsailak 14, Ibai-arte dendarien elkarteak afari bat antolatu zuen Bedoñako Errastiko jatetxean San Valentin eguna ospatzeko. Elkarteko partaide eta bezeroen artean ehun pertsonatik gora bildu ziren eta ikuskizunak ere izan zituzten: tango erakustaldia eta opera abeslariek eskainitako kantu saioa. Elkarteko arduradunen ustetan, “adin ezberdinetako hainbeste mondragoetar elkarrekin afaltzera biltzeak badu meritua, hau ere bada herrigintza”.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.