'Barru'ren denboraldi berria, errugbi inklusiboarekin

Xabier Urtzelai 2020ko ots. 16a, 16:23

Errugbi inklusiboan oinarrituta lan-saio borobila antolatu dute gaur eguerdian Mojategin. Tartean egon dira hainbat eragile, Arrasate Rugby Taldeko mutilak, Atzegiko lagunak eta baita LEKeko eskola kirolekoak ere. Eta, lan saio hori abiapuntua izan da aurten Goiena Telebistan ikusi ahal izango diren Barru erreportaje saioetako lehena grabatzeko. Bideoan aurrerapen txiki bat:

Haizeak gogor jo badu ere gaur eguerdian Mojategin batu diren lagunek gozatu ederra hartu dute. Jokalarien guraso eta etxekoak egon dira, ARTko egungo jokalari eta beteranoak, LEKeko lagunak eta baita Atzegiko neska-mutikoak ere. Koadrila polita batu da berdegunean, errugbi inklusioko saioa egin eta kirol hori gertuagotik ezagutzeko. Helburu nagusia, baina, talde giroan goiz ederra pasatzea zen.

Hala, Julen Barrutia entrenatzailearen agindupean egin dute lan-saioa. Elkar ezagutu dute lehenengo –jolas bidez– eta Barrutiaren eta ARTko esperientziadun jokalarien laguntzarekin poliki-poliki errugbiko joko arauak barneratu dituzte: "Oso gustora egon gara eta saio emankorra izan da. Hiru aste barru ostera ere batuko gara beste entrenamendu saio bat egiteko, eta ea poliki-poliki taldea handitzen eta egonkortzen joaten den", adierazi dio Barrutiak GOIENAri. Aipatu moduan, errugbi inklusiboaren entrenamendu saioa aitzakia aproposa izan da datozen asteotan GOIENA telebistan ikusi ahal izango den Barru saioko denboraldi berria hasteko. Eta bertan, gazte arrasatear bat izango da protagonista. 

 

Erlazionatuak

Errugbi inklusiboa iruditan

Xabier Urtzelai 2020 ots 16 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak