Ford Mugarri Arrasatek etxean hartu zuen atzo Gure Auzune talde gasteiztarra. Lehia izan zen nagusi amaierara arte; arrasatearrak zerbait atzetik joan ziren markagailuan, aldea oso txikia izan zen arren. Hala, gol bat atzetik iritsi ziren atsedenaldira Arrasatekoak (16-17), eta bigarren zatia baliatu zuten partiduari buelta eman eta garaipena eskuratzeko. Hiru goleko aldearekin amaitu zen norgehiagoka, 32-29.