Azken porrotek eragindako mamuak uxatzeko jipoia Mondrak Touring taldeari: 6-0

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko ots. 15a, 20:09
Iker Pavon, gaurko partiduan egin dituen bi goletako bat ospatzen.

Lehen hamar minutuetan bi gol eginda, hasieratik jarri zaio alde partidua Mondrari, eta atsedenaldirako 4-0 erakusten zuen markagailuak. Errenteriako taldea ezinean ibili da Mojategin, eta sarrailagileek garaipen irmo hau baliatu dute azken hiru porrotek eragindako mamuak uxatzeko. Hori bai, jaitsiera postuak gaurko partidua jokatu aurretik moduan daude, lau puntura. "Ezin gara erlaxatu, jaitsiera postuek oraindik oso gertu jarraitzen dute-eta", esan du Asier Olaizola entrenatzaileak. 

Olaizolak zehaztu duenez, Touringek ez du erreakziorako gaitasunik erakutsi eta garaipena nahiko erosoa izan da: "Konfiantza eta ilusio handiarekin ibili gara eta partidu honek balio behar du etxean sendoak izan behar garela barneratzeko". Jokin Gorostola nabarmendu da gaurko partiduan, hiru gol egin ditu-eta. Iker Pavonek bi gol egin ditu, eta Iker Sanchezek bestea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak