Merkemerkaua izango da aste bukaeran

Amaia Aranegi 2020ko ots. 14a, 09:30
Udazken eta neguko stock azoka

Gaur eta bihar, Ibai-artek Merkemerkaua egingo du. Gaur 16:30etik 20:30era eta bihar 10:00etatik 20:00ak bitartean, udazken eta neguko stock azoka izango da. Horrez gain, umeentzako ekintzaz betetako egitaraua ere antolatu dute.

Ibai-arte merkatari elkarteak antolatuta, gaur eta bihar egingo da udazken eta neguko stock azoka Arrasaten. Gaur arratsaldean eta bihar egun osoan zehar, herriko kaleetan zehar saltokiak kalera aterako dira. Oraingoan, hogeita hamar saltoki irtengo dira euren establezimendu aurrera edo komertzio-guneetara udazken- eta negu denboraldiko produktuak beherapenekin eskaintzera; denda bakoitzak erabakiko du beherapenen portzentajea. Astebururako, Merkemerkauaz gain, umeentzako beste ekintza batzuk ere antolatu ditu Ibai-artek.

Egitarau zabala

Gaur, arratsaldeko seietan, Kids&Us-ek antolatuta, Ibai-arteren eta Udalaren laguntzarekin, Gina Ginger and Charlie Chives antzezlana eta Kia eta bere Ukelelearen umeentzako kontzertua egongo da Kulturaten. 3 eta 10 urte arteko umeentzako da eta sarrera doakoa da.Bihar, 12:30ean, Kantu Kolorek eskainitako ikuskizuna egongo da Herriko Plazan. Honolulu musikala eskainiko dute, koreografia eta dantza berriekin, eta adin guztietako haurrak dantzan jarriko ditu. Horretaz gain, Kantu Koloreren kantekin, haurrek hainbat ikasgai landuko dituzte: zuhaitzak, koloreak, hilabeteak, animaliak... ondo pasatzen ari diren bitartean. Eta arratsaldeko sei eta erdietan, Maiatzaren Bata plazatik abiatuta, argiz apainduriko lau metroko elefantea eta beste lau elefante txiki musikaz lagunduta Herriko Plazara abiatuko dira, herriko kaleak girotzeko. Gaur eta bihar bitartean, dendetako beherapenez eta Ibai-artek antolatutako ekintzez gozatzeko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak