Mondragon Goi Eskola Politeknikoa DiManD proiektuko buru izango da

Maialen Regueiro 2020ko ots. 13a, 15:57

Asteon aurkeztu da Arrasaten, DiManD –Digital Manufacturing and Design - Innovative Training Network– proiektua, non Mondragon Goi Eskola Politeknikoa buru izango den. Europako zortzi erakunde arituko dira unibertsitatearekin batera proiektua lantzen eta horretarako, partzuergoa osatu dute. Ekimenaren helburua da gainera, gazteak trebatu eta 4.0 Industriako ikertzaile aditu bilakatzea.

Partzuergoa osatu duten zortzi erakundeak

Asteon egindako aurkezpenean, proiektu honetan parte hartuko duten zortzi erakundeen ordezkariak izan dira: MGEP (Euskal Herria), KTH Unibertsitatea (Suedia), Petronor Innovación (Euskal Herria), STIIMA (Italia), Tecnalia Fundazioa (Euskal Herria), TQC Company (Erresuma Batua), Uninova Unibertsitatea (Portugal) eta Nottinghameko Unibertsitatea (Erresuma Batua). Mondragon Goi Eskola Politeknikoa izango da gainera, proiektuaren koordinazio orokorra eramango duena.

14 doktorego-tesiren lanketa

Hiru urtetan, 4.0 Industriaren eremuko 14 doktorego-tesi landuko dituzte Europar Batasunak finantzatutako programaren bidez. Horrez gain, etorkizunerako ikerketa-ildoak sustatuko dira, tesiek jorratuko dituzten gaiek horretarako aukera ematen dutelako.

Gauzak horrela, doktoregaiek formakuntza indibiduala jasoko dute, bakoitzak duen tesiaren araberakoa, baina horrekin batera, sare osoaren berri ere izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak