Bertako produktuak, Arrasateko Baserritarren Azokan

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko otsailaren 13a

Barazkiak azokan. (Argazkia: Iñigo de la Maza)

Hileko hirugarren zapatuan baserriko produktuen azoka egiten da Seber Altube plazan, 09:00etatik 14:00etara, Arrasateko Udalak antolatuta. Bertako eta sasoiko produktuak eskaintzen dira plazan, horrez gain, hilero tailer ezberdin bat antolatzen da.

Gazta, ogia, eztia, sasoiko barazkiak, landareak, kontserbak... denetarik dago Baserritarren Azokan. Herritarrek zuzenean ekoizleari egiten diote erosketa, bitartekaririk gabe.

Bertako produktuak, gertuko harremanak

Produktuari buruzko jakintza sakona duten pertsonak izanik, baserritarrek erosleen zalantzak argitu edota gomendioak eman ditzakete. Izan ere, Arrasateko merkatua salmenta-erosketa gunea izateaz gain, harremanetarako plaza ere bada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak