Euskararen erabilera bultzatzeko, 'Euskara Familian' tailerrak egin dira

Amaia Aranegi 2020ko ots. 13a, 09:02

EMUN, Ekogunea eta Irrien Lagunak taldeetako teknikarien eskutik eta herriko ikastetxeen laguntzarekin, euskararen transmisioa eta erabilera bultzatzeko tailerrak egin ziren azaroan. 

Tailerretan, gurasoek eta euren 4-8 urte arteko seme-alabek hartu zuten parte eta baliabideak eskaini zitzaizkien haurrek eta gazteek familiako komunikazioan euskara hauta dezaten.

Arrasateko Udalak antolatu zituen tailer ekolinguistiko hauetan, 20 familiatik gora aritu ziren 3 asteburutan eta udalak eta gainerako antolatzaileek egiten duten balorazioa positiboa da: "Datu arrakastatsua da 20 familiatik gora batu izana, benetan zaila izaten baita familiak erakartzea transmisioarekin lotutako gaiak lantzeko. Familiek asko eskertu dute gaiarekiko kezka eta tailerren formatua. Izan ere, umeekin batera egin dira hainbat jarduera, eta hori mesedegarria da etxeko hizkuntza ohiturak lantzeko eta finkatzeko”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak