Lexuri Doyagueren Irriherri lana izan da 2020ko Arrasateko Inauterietako kartel lehiaketako irabazlea. Guztira 18 lan aurkeztu dira baina epaimahaiak Lexuriren lanaren "originaltasuna, teknika, muntaia eta gaiarekin duen lotura estua" jarri ditu balioan. Kartel lehiaketaren irabazle suertatuta, 400 euroko saria eskuratuko du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.