Bertakoak irabazle Arrasaten

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ots. 8a, 15:28

Gipuzkoako txapelketaren barruan Arrasaten egubakoitzean jokatutako partiduan, etxekoek irabazi zuten infantil mailako partidua oñatiarren kontra.

Egubakoitz iluntzean jokatu zuten Arrasate eta Aloña Mendi elkarteko infantil mailako pilotariek partidua, Gipuzkoako txapelketaren barruan. Etxekoak izan ziren garaile: Garitaonaindiak eta Llodiok 16, Urdanpilletak eta Sagastak 3.

Datorren astean txapelketako bigarren fasea hasiko da. Fase horretan lehen faseko multzo bakoitzeko lehen bi bikoteak jokatuko dute eta hirugarrenetik seigarrenera bitartean sailkatu diren bikoteak Gipuzkoako mendebaldeko txapelketan sartuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak