'Egunean behin': herriko taldea

Amaia Aranegi 2020ko ots. 7a, 11:36
Ttak-eko kideak: Oihan Loiti, Libe Argoitia eta Ekiñe Casado.

AEDko Ttak gazte taldeak Egunean behin jokoaren Arrasateko taldea sortu du. Otsailaren 10ean jarriko da martxan eta dagoeneko 500 pertsona inguru daude.

Astero, sailkapeneko irabazleak saria eskuratuko du eta partaide guztien artean ere zozketa egingo da. Astelehenero, taldeko sailkapenean lehenengo hamar postuetan dauden pertsonak eta zozketaren irabazlea sare sozialetan argitaratuko dute; facebook eta instagram . Irabazleek 7 eguneko epea izango dute saria AED elkartean jasotzeko eta mugikorra eraman beharko dute irabazleak hala direla ziurtatzeko. Sariak herriko tabernetan eta komertzioetan eskuratu dituzte.

Arrasateko herri taldea datorren astean jarriko da martxan baina denboraldia bukatu arte–martxoaren 29a– egongo da sartzeko aukera.

Taldean sartzeko esteka: https://eguneanbehin.app.link/qWBL6qnTO2

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak