Fagor Arrasatek %30era arteko kostua aurreztea lortu du kapoten fabrikazioan

Maialen Regueiro 2020ko ots. 6a, 14:01

Maserati gisako deportiboentzako kapoten fabrikazioan lortu du Fagor Arrasatek %30eko arteko kostua aurreztea. Izan ere, aipatutako aurreztea automobilgintzako piezetarako karbono-zuntzez (CFRP) indartutako konpositeen fabrikazioan, Compression Resin Transfer Moulding (CRTM) prozesuaren bidez lortu da.

Fagor Arrasatek CRTM prozesuaren eta materialen (erretxina, zuntza eta binderra) karakterizazio osoa egin du (injekzio-fasea, konpresioa, iragazkortasuna), funtsezko parametroak, ziklo-denbora errealak eta serieko automobilgintzako piezak fabrikatzeko beharrezkoak diren ekipoak ezagutu eta definitzeko. Aipatutako lana A klaseko benetako karbono-kapot bati aplikatu zaio Maseratirentzat.

Kostu txikiagoa eta merkeagoa

Fagor Arrasatek egindako azterketak erakutsi du, CRTM bidez fabrikatutako piezek HP-RTM bidez fabrikatutakoek baino %10-15 kostu txikiagoa dutela eta CRTMk fabrikatutako piezak prepregean autoklabe bidez egindakoak baino %20-30 merkeagoak direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak