Emakume Txokoak, emakumeak egindako antzerki lanak taularatzeko helburua duen lan ildoarekin jarraitzen du. Hori dela eta, Erika Olaizolak zuzendutako eta antzeztutako Panpina lana eskainiko da Kulturaten. Erika Olaizola da aktorea eta proiektua 2014tik datorren proiektu oso pertsonala da. Oholtza gainean bera bakarrik egongo da eta gure alderdi ilunez, atsegin ez ditugun alderdi horiek ateratzeaz, ikusteaz, jolasteaz, onartzeaz edo ez onartzeaz... datza antzezlanak.
Erika Rooibos da sortutako pertsonaia eta antzezlanak oso garbi biltzen ditu pertsona, aktorea eta pertsonaia. Panpina antzezlanak umorearentzako lekua dauka baina baditu momentu intimoak, probokatzaileak, ganberroak... Sentsazio desberdinak biltzen dituen lana da. Erika Olaizola da zuzendaria eta aktorea, Oier Guillan kanpo begirada eta idazketa orokorra eta Leire Arenas kartela, eskuorria eta planteamendu espazialaz arduratu da.