Eskuak bete domina Jiu Jitsuko Espainiako Txapelketatik

Xabier Urtzelai 2020ko ots. 5a, 15:57

Euskal selekzioko delegaritza Bartzelonan, joan den astean. Argazkia: ABAE

Euskal selekzioko zuzendari tekniko Julio Gallegoren borrokalariek azpimarratzeko lana egin dute Bartzelonan.

Zapatuan jokatu zuten Bartzelonan Espainiako Jiu-Jitsuko txapelketa, Newaza modalitatean, eta Euskal selekzioa ordezkatuz ABAE taldeko (Arrasate Borroka Arte Eskola) Julio Gallegok zuzendutako taldeak sekulako lana egin zuen. Izan ere, ordezkari euskaldunek orotara urrezko lau domina eta zilarrezko beste hiru eskuratu zituen.

Borrokalariak, bikain

Nabarmentzeko moduko lana egin zuten borrokalariek. Urrea jantzi zuten Naroa Garciak, Javi Massak, Cristian Richard-ek eta Imanol Lamelak. Eta, zilarrezkoa irabazi zuten Nekane Muguruzak, Maria Merinok eta Joquad Karbatek. "Badirudi ABAE barruan borroka arte ezberdinetako taldeek batera egiten ditugun entrenamendu saioak emaitza onak ematen dabiltzala", adierazi dute taldetik. Izan ere, Aikido taldekoek, Kenpokoek eta Judokoek osatzen dute ABAE: "Batuketak indartsuago egin gaitu". Jose Manuel Matas, Iker Letona eta Julio Gallego dira hiru borroka arteetako arduradunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak