Gidabaimena euskaraz ateratzeagatik, Iker Pavonek eskuratu du 410 euroko saria

Amaia Aranegi 2020ko ots. 5a, 15:08

Juan Ramon Mendieta–Kultura Saileko zinegotzia– eta Iker Pavon

Arrasateko Udalak, urtero moduan Gidabaimena Euskaraz programara atxikitako autoeskoletan gidabaimena euskaraz ateratzen dutenen artean, zozketa egiten du. 2019an, 20 pertsonek atera zuten gidabaimena euskaraz eta Iker Pavon izan da saritua. Arrasateko Udalak azterketaren kostua itzuliko dio.

2009tik abian den ekimena

Debagoienako Mankomunitateak eta bailarako euskara zerbitzuek egindako lanari esker, autoeskolen eskura jarri zen 2009an azterketa teorikoa euskaraz lortzeko materiala:

  • Teoria orokorreko eskuliburua
  • Testak (ikasleek Internet bidez egin ditzakete testok)
  • Multimedia programa (euskaraz entzuteko eta 3D ikusteko)
  • Autoeskolan eduki beharreko panel informatibo elebidunak
  • Terminologia hiztegia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak