Uribarrenen eta Dapenaren Reala zazpigarren Espainiako txapelketan

Xabier Urtzelai 2020ko ots. 3a, 14:44

Uribarren, lehen lerroan ezkerrekoa, eta Dapena, bigarren lerroan eskumatik hasita lehenengoa, Realeko taldekideekin batera.

Espainiako Kluben Arteko Txapelketa jokatu dute asteburuan, Iberdrola Kopa deritzona eta hainbat atleta arrasatear izan dira bertan lehian, tartean, Realeko bi ordezkariak.

Gizonezkoen kategorian Iñigo Uribarren bosgarren izan zen salto hirukoitzean 14,82ko marka eginda, eta Istar Dapenak brontzea eskuratu zuen pertikarekin 5,30eko saltoa egin eta gero. Hala, bi arrasatearren hauen taldeak, Realak, zazpigarren amaitu zuen kluben arteko lehian.
 
Emakumezkoetan, berriz, Maialen Axpek Atletico San Sebastian taldearen elastikoa defendatu zuen, eta malen Ruiz de Azuak Valentzia Sport taldearena. Bada, Ruiz de Azuak 4,10-ko marka egin zuen –laugarren– eta Axpek lau metroko saltoa egin zuen –bosgarren–. Hala, taldekako lanean Valentzia hirugarren izan zen, eta Atletico San Sebastian zortzigarren.
 
Anoetan, berriz, parte-hartze libreko saioak egin zituzten eta Arrasate Kanpanzar taldeko bi atleta izan ziren: Eneritz Kortabarria 60 metrotan (8.81), eta Itxaso Plaza 600 metrotan (2.02.07).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak