Epaileak izan dira protagonista Ford Mugarriren partiduan

Mireia Bikuña 2020ko ots. 2a, 18:00

Ford Mugarri-Ereintza partiduko jaurtiketa bat.

Arrasatearrek ez dute partidu ona jokatu, baina epaileek lehia osoan izan duten jarrera, eta hartutako erabakietako batzuk oso zorrotzak izan dira. Bereziki, azken minutuetako bi jokalditan hartutako erabakia. Hori horrela, Ford Mugarrik galdu egin du Ereintzaren kontra: 28-29.

Ford Mugarriren eta Ereintzaren arteko partiduaren nondik norakoak lehenengo minutuan markatu dute epaileek. Josu Herrero kapitainari txartel gorria erakutsi diote, euren ustez, defentsa gogorregia egitearren. Handik aurrera, eta Herrero aldageletan egon da, norgehiagoka asko gogortu da. Defentsan nahiko motel ibili dira bi taldeak. Dena den, epaileek hainbat jokalari zigortu dituzte bi minutuko kaleratzeekin. Atsedenaldia, berdintasuna zen nagusi: 15-16.

Garaipena, eskutan

Bigarren zatia askoz hobeto hasi dute arrasatearrek, eta erdi aldera, hiru goleko errenta lortu dute markagailuan. Baina, ez dute aldea mantendu, azken minutuetan, erabaki txarrak hartu dituztelako erasoan. Are gehiago, epaileak berriro erabakigarriak izan dira, bereziki lehia bukatzeko segundo bat geratzen zenean, penaltia adierazi dutelako Errenteriako taldearen alde. Norgehiagoka berdinduta zegoen: 28-28. Etxeko jokalarien haserreak eta protestak baretu ostean, arauzko denboraz kanpo bota dute penaltia, garaipenaren gola sartzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak