Jorge Guillen, biolinistak badu eskarmentua eta Ara Malikian handiaren hainbat proiektuetan ere parte hartutakoa da. Ikuskizunean, genero indarkeria jasan duten emakumeak gogoan izan zituen eta pieza bat ere eskaini zien. Txalo artean, publikoak eztanda egin zuen AC/DC taldearen Highway to hell entzutetsuarekin.