Amaia Apalauzak, Sonia Kolaczek-ek eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute Jokin Zaitegi beka

Miren Arregi Amasorrain 2020ko urt. 29a, 15:31

Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczek-ek Olga Tokarczuk 2018ko Literatura Nobel sari poloniarraren lan bat euskaratuko dute. Joxe Mari Berasategik, berriz, 2019ko Nobel sari Peter Handke austriarrak idatzitako bat. Jokin Zaitegi saria, Literaturako Nobel saridunen lanak euskaratzeko baliatzen da.

Urtebeteko isilaldiaren ondoren, iaz Literaturako Nobel Sari bikoitza eman zuen Suediako Akademiak: 2018ari dagokiona Olga Tokarczuk idazle poloniarrari eman zioten, 2019ko Nobel Saria Peter Handke idazle austriarrari. Horiek horrela, Literaturako Nobel saridunen lanak euskaratzeko baliatzen den Jokin Zaitegi sariketak astean ebatzi ditu aurtengo bekaren irabazleak. Hala, Olga Tokarczuk poloniarraren lan bat euskaratzeko ardura izango dute Amaia Apalauzak eta Sonia Kolaczek. Berriz, Peter Handke idazle austriarraren lana euskaratzeko enkargua Joxe Mari Berasategik jaso du.

Urtea bukatu aurretik kalean

Dena ondo badoa, 2020 urtea bukatu aurretik argitaratuko ditu Elkarrek bi lanok. Liburuak dira Tokarczuk-en Prowadz swoj plug przez kosci umarlych eta Peter Handke-ren Die Angst des Tormanns beim Elfmeter. Behin betiko euskarazko izenburua oraindik jakiteke, honakoak izan litezke proposamenak, hurrenez hurren: Eraman zure goldea hildakoen hezurren gainean eta Atezaina penaltiaren beldur.  Itzuliko diren liburuak aukeratzerakoan, aurrez autoreari eta haren lanari buruz ikertzen dute antolatzaileek eta hainbat aditurekin kontrastatu ere bai. Aurtengo ediziorako aukeratutako bi liburuei dagokienez, esan behar da, batetik, ibilbide luzea duen Peter Handke austriarraren gaztetako liburu bat aukeratu dutela. "Nobela labur bat da, bere garaian abangoardia izan zena, kontatzeko teknika berritzaileak zituelako", dio Elkarreko Xabier Mendigurenek. OlgaTokarczuk poloniarraren liburua, bestetik, nobela beltza eta ekologista da, idazlearen pentsamoldearen adierazgarri oso garbia dena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak