'Incognita Patagonia' dokumentala eta hitzaldia, martitzenean

Amaia Aranegi 2020ko urtarrilaren 28a

Incognita Patagonia izeneko dokumentala eskainiko du Besaide Mendizale elkarteak hurrengo martitzenean, otsailaren 4an, 19:00etan Kulturateko areto nagusian.

20 minutuko dokumentala alor anitzeko esplorazioa da: eskalada, glaziarren kartografia, eta Cloue izotz zelaiaren zeharkaldia –Hoste irla, Hegoamerikako hego puntan– uztartzen dituen ikerketa historikoa. Mendizaletasunaren ikuspegitik, Patagoniako eremu ezezagun batean egiteke zegoen erronka bat.

National Geographic-en Gazte Esploratzaileen programak eta Bilbao Mendi Film Festivalak babestutako abentura honetako espedizio-kideak, Eñaut Izagirre, Ibai Rico eta Evan Milles dira. Dokumentalaren ondoren, hogeitahamar minutuko hitzaldia eskainiko du dokumentalaren zuzendaria den Eñaut Izagirrek eta Patagonian glaziarrek pairatzen ari duten atzerakaldia azalduko du.

Dokumentalaren trailerra, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak