Carlos de Cosek jaso zuen lehen saria Udazkeneko lorea argazkiagatik; Maria Ubarretxena alkateak eman zion garaikurra. Bigarren saria Jose Miguel Romerorentzat izan zen Otoño nevado lanagatik eta Artgazki elkarteko Benjaren eskutik jaso zuen garaikurra. Eta hirugarrena Iker Aizkorberendako izan zen Udazken jolasak izeneko lanagatik; Artgazkiko Anibal Carmonak eman zion saria. Publikoak emandako saria ere izan zen, eta hori Jose Angel Amutxastegik jaso zuen.
2019ko edizioako epaimahaia osatu dute Manu Barreiro, Juan Antonio Palacios eta Ane Idigoras argazkilariek eta "maila handiko lanak" izan direla nabarmendu zuten.
Argazki horiek ikusgai eta salgai egon dira Kulturaten eta horien salmentatik jasotako dirua, 600 euro, Aspanogiri –Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea– eman diote beste urte batez; elkarteko presidente Bittor Andonegik jaso zuen hori.