89-73 Ointxe garaile

Jagoba Domingo 2020ko urt. 25a, 21:46

16 puntuko aldearekin amaitu da partidua Iturripen, baina emaitzak ez du islatzen kantxan bizitako intentsitatea eta borroka. Azken laurdenean hartu dute abantaila Ointxekoek eta gogotik heldu diote errentari.

Partidua nahiko hotz hasi dute etxekoek eta Valle de Egues taldekoek aurre hartu diote markagailuan. Bigarren laurdenean 10 puntuko errenta izan dute; hala ere, Ointxekoek defentsa gogortu dute, baita lan handia egin ere hurrengo minutuetan kantxa osoan presioa egiteko. Defentsa horrek fruituak eman ditu eta aldea nabarmen murriztu dute. Erasoan ere fin ibili dira eta ez da lan erraza izan Valle de Egues taldeko jokalariak ikusita. Barne joko indartsua dute nafarrek, jokalari handiak dituzte eta hasieran errebotean min handia egin duten arren, pixkanaka neurria hartu diete Ointxeko jokalariek. Atsedenaldira bi puntu atzetik joan dira etxekoak, 49-51.

Aldagelatik bueltan gogor eta indartsu irten dira nafarrak kantxara; erasoan asmatu eta defentsan, jokalarien garaiera aprobetxatuz, Ointxekoen jokoa zailtzen ahalegindu dira. Hala ere, Ointxeko joko antolatzaile Dani Lorenzok erasoaren ardura hartu du eta hiruko hiru saskiratu ditu jarraian. 9 puntu horiek eta Mikel Atxaren beste hiruko batek errenta eman die etxekoei, eta partidua amaitu arte intentsitatea mantenduz, garaipena erdietsi dute sailkapeneko aurreneko postuetan jarraitzeko. Azken laurdenean Valle de Egues taldeko jokalariak, etxekoak estutzen saiatu dira baina Arejolaleibaren hirukoek markagailuko distantzia mantentzea lortu dute, azken minutu lasaiak oparituz etxekoei.

Ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izan dute Iturripera gerturatu diren zaleek, partidu bizia, polita eta etxekoen garaipenarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak