Eraikin horretan 1.400 metro koadro egokitu dituzte kanpo-kontsultetarako; hala, gainerako espezialitate kirurgikoak gehitu egin dira lekualdatutako espezialitate medikoen kontsulta-eremura.
Bigarren solairuak 700 metro koadro ditu eta honela banatu dituzte: hamabi kontsulta, oftalmologiako eta otorrinolaringologiako proba funtzionaletarako bederatzi gela, sendaketa eta igeltsua jartzeko gela bana, erizaintzako kontsultak eta bezeroarentzako harrera.
Debagoieneko ESIak 109.682 paziente artatu zituela iaz kontsulta espezializatuetan jakinarazi dute hango arduradunek. Instalazio horiekin Debagoiena eskualdeko 64.500 herritar baino gehiagori eskainitako "asistentzia-kalitatea hobetuko" da.