525 herritarrek hartu dute parte TAO sistemari buruzko saio publikoetan

Xabi Gorostidi 2020ko urt. 23a, 11:18
Herritar bat, Ferixalekuko TAO makinan.

Bost informazio gune eta bi eztabaida saio egin ostean, hori izan da bertara hurreratu diren herritarren kopurua. Horrez gain, 360 ekarpenetik gora batu dituzte: 160 udal webgunean, eta 200 paperean. Herritarrak ere hasi dira mugitzen, eta TAO sistemaren tarifen aurka alegazio masiboak egiteko dei egin dute. 

Aurreko asteko informazio guneetan eta eztabaida saioetan 525 herritar inguruk hartu dutela jakinarazi du Udal Gobernuak. Udalaren webgunean 160 ekarpen jaso dira eta paperean 200dik gora. Udalak "oso era positiboan" baloratzen du herritarren parte hartzea eta ekarpenak egiten jarrai dezaten eskatu die.

Eskaera ezberdinei erantzunaz Kolektibo bereziekin ere batu dira Aztikerreko teknikariak, hala nola, Merkatari eta Ostalariak, Goiena Komunikazio Taldea, Gelmako etxeak, Aldai etxeetako bizilagunak, Uribe eta Arimazubi gaineko etxeetako bizilagunak, San Andreseko eskolako zuzendaritza edota Ferixalekuko postuak.

Ekarpen edota proposamen gehienak honako gaien ingurukoak izan direla jakinarazi dute: egoiliar txartela, gune urbanoaren hedadura, doako tartea, garajeen erabilera, periferiako kale eta auzoen egoera, express guneen denbora tartea, familia zaintza, herri sarreran aparkalekuak, egoiliar langile txartela, garraio publikoa, bidegorri sarea edota abiadura mugak. Hainbat guneetako herritarrek TAO eremua zabaltzea eskatu dute euren auzoetara, besteak beste, Aldaira, Gelmara, Erguingo zenbait kaletara eta ospitale ingurura.

Herritarren galdera asko Laubide eta Biteri parkingei buruz izan dira, hauen doakotasuna edo prezioen merkatzea. Honen gainean bileretan adierazi dute 2003 urteko martxoan Osoko Bilkurak adostu zuela 50 urterako esleipen bat egitea bi parkingen kudeaketa enpresa pribatu batek egin zezan eta akordio horrek indarrean dirau. Horrek eragozten du parking-aren prezioak aldatzea – 2003ko esleipen hartan finkatu baitziren – zein parking-a berriz publiko egitea. Honen gaineko gestioak egin ditu Udalak. Tamalez, parkinga berreskuratzeko 9 milioi euroko konpentsazioa ordaindu beharko luke kontratua amaitzeagatik kalte-ordainetan eta ez da bideragarria.

Tarifei buruzko mugimendua

Sare sozialen bitartez, herritar batzuek TAO sistemaren tarifen inguruan alegazio masibo bat egiteko deia egin dute, "sistema doakoa" izatea eskatuz. "Neurri honek herritarren artean ezberdintasunak sortzen ditu, ordaindu ahal dutenen eta ezin dutenen artean. Herritarrei bidali zaigun planoan ez da hori zehazten eta askok uste dute orain arte bezala, doakoa izango dela".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak