Malen Ruiz de Azuak eta Istar Dapenak emaitza onak lortu zituzten Bordelen

Amaia Aranegi 2020ko urt. 23a, 08:43

Urtarrilaren 18an, zapatua, Star Perche mitinean aritu ziren Malen Ruiz de Azua eta Istar Dapena pertika jauzilariak. Mitin horretan lehian aritzeko gonbidatuak izan ziren eta datu onak lortu zituzten.

Malen Ruiz de Azuak 4,33 metroko marka egin eta garaipena lortu zuen eta Istar Dapenak, 5,23 metroak gainditu zituen. Arrasate Atletiko taldeko Fernandok, denboraldi hasierarako marka oso onak direla dio.

Arrasate Kanpanzar Atletikoko kategoria jubenileko gazteak ere lehian aritu ziren asteburuan. Anoetako parte-hartze libreko probetan hurrengo markak lortu zituzten: jauzi hirukoitzean Alain Egiak 13,77 metro, 60 metroko lasterketan Ander Oterok 7,48 eta Iker Menorrek 7,49. Kategoria jubenileko gazteak lortutako markak beraien mailarako onak direla dio Atletismo taldeko Fernandok. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak