Guardia Zibilak lau lagun atxilotu izana salatzeko elkarretaratzea deitu du Arrasateko Sortuk

Xabi Gorostidi 2020ko urt. 22a, 14:24
Duela hilabete batzuk Plazan egindako elkarretaratze bat.

Hitzordua 19:30ean izango da, Herriko Plazan. Guardia Zibilak Kabat izenarekin bataiatu duen operazioan Antton Lopez Ruiz, Oihana San Vicente, Oihana Garmendia y Haimar Altuna atxilotu dituzte gaur. Kalera, kalera dinamikaren baitan "presoei omenaldiak antolatzea" eta  "terrorismoa goratzea" leporatzen diete, eta Barne Ministeritzako iturriek diote deklaratu ostean aske utziko dituztela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak