Ibai-Artek "ezinegona" adierazi du proposatu den TAO sistemarekiko

Maialen Regueiro 2020ko urt. 21a, 15:26

Ibai-Arte elkarteko kideei atzo aurkeztu zitzaien TAO sistemaren proposamen teknikoa eta merkatariek "ezinegona" adierazi dute. Horrekin batera, adierazi dute bilera eskaera ez zela Udalaren eskutik etorri, gai honek merkataritzan zein ostalaritzan eragiten duela jakinik.

Ibai-Arteren proposamena

Merkatarien elkarteak proposamen bat aurkeztu du, bezeroak kontuan izanik: "Guk aparkaleku pribatuetan ibilgailuak sartzen dituzten herritarrei hobariak ematea eta Ferixalekua bezalako gune gehiago jartzea proposatzen dugu, besteak beste. Bezeroek aparkatzeko erraztasunak nahi dituzte, eta ez daude prest ordaintzeko, beraz, TAO sistema ezarrita, arrazoi gehiago izango dituzte erosketak Arrasatetik kanpo egiteko".

Bezeroekiko kezka azaltzeaz gainera, Ibai-Artek, lokaletako jabeak eta langileak ere izan ditu gogoan: "Arrasaten zergak ordaintzen ditugun lokal eta negozioen jabe garen aldetik gure ibilgailuei eta gure beharrei ere irtenbidea ematea eskatzen dugu. Merkatariok ezin diogu, kasurik onenean, hilean 96 euro gehiago ordaindu Arrasateko Udalari lan egin ahal izateko. Gainera, saltokiak ditugun herriko zenbait eremutan egoiliarren guneak baino ez izateak ere harritzen gaitu. Oraindik badaude zamalanetarako guneak egokitu gabeko merkataritza guneak, eta, gainera, aparkatu behar izango dugun gunea urrundu egingo digute".

Udalaren "enpatia falta"

Ibai-Artek adierazi du, atzoko bilerara ez zela Udal ordezkaririk azaldu eta berau "enpatia falta" dela aitortu du: "Badirudi Arrasaten oraindik ez gaituztela baloratzen. Abenduan 4 saltoki itxi dira Arrasaten, eta badirudi ez diola inori axola. Noiz izango da Udal honentzat txikizkako merkataritza guztientzat beharrezko den ondare?".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak