Partidu "kaskar" baten ostean garaipena Ford Mugarrirentzat (29-24)

Maialen Regueiro 2020ko urt. 19a, 14:12

Ford Mugarrik Ugeraga taldea hartu du Iturripen eta "partidu kaskarra" izan bada ere, etxeko taldeak bi puntuak eskuratu ditu. Mikel Murillo, jokalari arrasatearrak adierazi bezala, garaipen garrantzitsua izan da, hurrengo astean sailkapeneko lehen postuan dagoen Corazonistas taldearen etxean jokatuko dutelako.

Lehen zatia 16-13 amaitu da Iturripen eta Murillok, lehen ordu erdiarekiko honakoa aipatu du: "Defentsan zein erasoan kaskar aritu gara lehen zatian eta aurkariak gure akatsak aprobetxau ditu golak egiteko". Bigarren zatiarekiko, berriz honakoa adierazi du Murillok: "Baloi asko galdu ditugu eta eskerrak gure atezainak lan bikaina egin duen. Partiduko azken ordu laurdenean defentsan hobeto aritu gara eta hiruzpalau goleko errenta izatea lortu dugu".

Txartel gorria

Ugeraga taldeko jokalari batek txartel gorria ikusi du, partidua amaitzeko minutu gutxi gelditzen zirenean. Arrasatearrek berau aprobetxatu eta markagailuan aurretik egotea lortu dute azken minutura arte.

Corazonistas taldea

Horixe izango da Ford Mugarriren hurrengo aurkaria eta Murillok aipatu bezala, gaur lortutako puntuak garrantzitsuak dira aipatutako jardunaldi horretara begira: "Sailkapeneko lehen postuan dago eta talde indartsua da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak