"Bidezko puntu banaketa"
Horixe da partidua amaitzean Iulen Aranbarri, Mondrako jokalariak aitortutakoa: "Lehen zatian bi taldeek izan ditugu gol aukerak eta partidua orekatua izan da. Beraiek gola egin dute eta guk, jokalari bat gutxiako izanik berdintzeko gai izan gara azken minutuetan, beraz, bidezko puntu banaketa egon dela esango nuke". Horrez gain, Aranbarrik puntuak gehitzeari eman dio garrantzia: "Puntuak gehitzea beti da garrantzitsua eta kontuan hartuta Mojategin jokatutako azken bost jardunaldietan puntuak gehitu ditugula, bide honetatik jarraitzeko gogotsu gaude".
Minutu bateko isilunea
Mondra eta Ordiziren arteko partidua hasi aurretik, duela egun batzuk hil zen Roman Lopezen omenez minutu bateko isilunea egin da Mojategin.