Zuhaitzak landatu eta erosteko eguna Arrasaten

Maialen Regueiro 2020ko urt. 18a, 13:22

Arrasatek Zuhaitz eguna eta Zuhaitz azoka hartu du gaur, goizean goizetik. 10:00etan besteak beste, Antoniñara abiatu da herritar talde bat 220 zuhaitz landatzeko asmoz. Bitartean, Seber Altuben, baserriko produktuen azokarekin batera, VII. Zuhaitz Azoka egin da. 

Zuhaitz landaketa

Herritar ugari elkartu dira 10:00etan zuhaitzak landatzeko helburuarekin. Pello Garai, landa guneko teknikariak azaldu bezala, Antoniña ingurua berritu egin da azken hilabetetan eta zuhaitzen landaketa egitea falta zen eraberritze prozesuarekin amaitzeko. 

Zuhaitz azoka

Baserritarren azokaren baitan, urtero egiten da urtarrilean, zuhaitzen azoka eta gaur, Nerea Lazpiur, toki garapeneko teknikariak adierazi du sei postu izan direla Seber Altuben, zeintzuetan beraiek hazitako zuhaitzak eta landareak saltzen aritu diren. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak