"Europar Batasunari presioa egitea"
Merinok azaldu bezala, etxebizitzarena herrialde guztietan presente dagoen arazo bat da: "Gai honek europearren %23ari eragiten dio eta horregatik, kongresu honetatik jasotako esperientziekin presioa egin nahi diogu Europar Batasunari". Merinok, besteak beste, Vienako esperientziaren adibidea jarri du: "Adibide eredugarria da etxebizitzen %76a alkilerrekoa delako".
'Kaleratzeak-Stop Desahucios Debagoiena'k Arrasateko Udalari egindako proposamena
Gai honen harira, Merinok, Kaleratzeak-Stop Desahucios Debagoienak Arrasateko Udalari berriki egindako proposamenaren berri eman du: "Arrasateko Udalari 30.000 euroko aurrekontuarekin, etxegabetze kasuetarako ekintza plan bat sortzea proposatzen diogu".