Familia ezberdinak elkar ezagutzeko eta euskaraz elkarrekin jolasteko aukera luzatu nahi izan du, beste behin, Arrasateko Udalak, Txatxilipurdi elkartearekin batera. 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzendutako ekimena da eta martxoaren 29ra arte, igandeetan 17:30etik 19:30etara bitartean egongo da gozagai. Ludotekaz gozatzeaz gain, ekintza ezberdinak antolatuko dituzte; gaurko kasuan sukaldaritzan aritu dira txikienak.