Berdinketan (5-5) amaitu da Mondrate eta Soloarteren arteko lehia

Jone Olabarria 2020ko urt. 11a, 20:18

Gabon osteko lehen jardunaldian Arrasateko taldeak berdinketarekin konformatu behar izan du (5-5). Musakolako kiroldedian, ezin izan dute Basauriko Soloarte taldea gainditu, azken minutuan bizkaitarrek egindako golak berdindu baitu markagailua.

Musakolako kiroldegiko markagailuak berdinduta (5-5) bukatu du gaurkoan Mondrate eta Soloarte areto futbol taldeen arteko lehian. Jonatan Raso Mondrate taldeko jokalariak azaldu duenez, lehen zatian taldeari "kosta" egin zaio martxa hartzea, baina gutxinaka "partiduari buelta emateko gai" izan dira, nahiz eta azken minutuan Soloartek berdinketa lortu duen: "Azken unera arte lehia oso estua izan da, partidua amaitzeko 15 segundu falta zirela egin du Soloartek bosgarren gola, partidua berdindu duen gola hain zuzen".

Euskal Ligan lehiatzen diren hamabost taldeetako bat da Mondrate, "maila altuko taldeak" dituen liga eta hain zuzen, aurkariaz galdetuta, "ona" bezala definitu du Jonatan Raso jokalariak talde bizkaitarra: "Oso ondo lehiatu dira, maila ona erakutsi dute eta azken unera arte hor ibili gara". Datorren jardunaldian Hegalariak taldea izango du aurkari areto futbol talde arrasatearrak.

Ingou Aloñaren garaipena

Ingou Aloñak Egintza taldearen bisita jaso zuen atzo arratsaldean Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Gauzak horrela, oñatiarrek 3-0 irabazi zuten partidua eta sailkapeneko lehen postuetan egoten jarraitzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak