Otsailaren 7an helduko da zinema aretoetara 'Lur eta Amets' pelikula, eta bertako protagonistak, zortzi urte dituzten anai-arreba bikiak, Arrasatera heldu dira datozen egunetan Euskal Herriko hainbat herritan egingo duten biraren barruan.
18:00etan zuten hitzordua herriko neska-mutikoekin ordurako goraino beteta zegoen Kulturateko areto nagusian. Bertako agertokia Andere amonaren ganbara bihurtu da ikuskizunean, eta apurka-apurka, Lur ausart eta Amets beldurti, ganbaran ezkutuan zeuden objektuak bistaratzen joan dira ikusleen parte-hartzearekin. Azken sorpresa handi moduan, pelikularen aurrerapena eskaini dute.
Ikuskizunaren bukaeran, gainera, pegatinak eta tatuajeak banatu dituzte neska- mutikoen artean.
Liburuetatik pantaila handira
Lur eta Amets protagonista dituen proiektua Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak jarri zuten martxan, bultzatzaileen hitzetan, "gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspuntutik berreraiki eta eskuragarri jartzeko asmoz".
2015ean Lur eta Amets Lur eta Amets, Euskal Herriaren historia ezagutza liburua kaleratu zuten, eta ostean, haurrei zuzendutako bederatzi ipuin eta galdera-erantzun mahai joko bat. Otsailaren 7an estreinatuko den pelikularako Lotura Films ere batu da proiektura. Joseba Poncek eta Imanol Zinkunegik zuzendu dute filma, Eneko Olasagastiren eta Karlos Zabalaren gidoiarekin,