Gaurtik hasita eta hilaren 24era arte Kulturaten izango dira Artgazkik antolatutako udazkeneko lehiakteako irudiak. Aurtengoan 62 argazkilarik hartu dute parte, eta guztira 171 irudi aurkeztu dituzte, zifra "oso onak" antzolakuntzatik adierazi dutenez. Parte hartzaileen artean, Carlos de Cos, Jose Miguel Romero eta Iker Aizkorbe nagusitu dira, "maila handiko" lehian. 2019ko edizioan Manu Barreiro, Juan Antonio Palacios eta Ane Idigorasek osatu dute epaimahaia.
Lortutakoa, Aspanogirentzat
Erakusketan ikusgai dauden lanak erosteko aukera izango da eta bertatik lortutako dirua Aspanogi elkarteari emango zaio. Aurreko urteetako esperientzian oinarrituta, "lan asko" saltzen direla azaldu dute Artgazki-tik eta adierazi dute "eskertzekoa" dela.