Arrasate Borroka Arte eskolaren eskutik, arte martzial berria

Amaia Aranegi 2020ko urt. 10a, 14:55

'Kajukembo close combat' izeneko arte martziala ikasteko aukera egongo da Musakolako kiroldegian.

Arrasate Borroka Arte eskola Kajukembo close combat izeneko diziplina berria erakusten hasi da. Arte honen sortzailea Alacanteko Paulino Martin da, eta, lehiaketetatik urruntzeko helburuarekin, defentsa pertsonalean oinarrituta dagoen arte martzial hau sortu zuen. Munduan zehar diziplina hau erakusten eta zabaltzen egon da eta orain Arrasatera iritsi da: "Paulino Martinekin harremanetan jarri ginen, eta, berarekin diziplina honen kurtso batzuk izan ostean, Arrasateko kiroldegian Kajukembo close combat ikasteko aukera eskainiko dugu", dio diziplina honetako Gipuzkoako ordezkariak, Iker Letonak.

Orain arte, Kenpo klaseak eskaini izan dituzte martitzenetan eta eguenetan 18:45etik 20:00etara. Hala, hemendik aurrera, diziplina berri hau sartuko dute klase horietan eta biak tartekatzea izango da helburua. Eskola hauek Iker Letonak eta Aitor Mondragonek gidatuko dituzte. Lehiaketarik gabeko defentsa pertsonalean oinarritzen den arte martzial hau 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Urtarrilaren 16an, 18:00etatik 20:00etara ate irekiak egongo dira Musakolako kiroldegian, arte martzial hau probatu nahi duen edonorentzako. "Arte martzial hau ezagutzera eta probatzera animatu nahi dugu jendea. Diziplina desberdina da eta jendeak hau ezagutu ahal izateko aukera eskaini nahi dugu", dio Letonak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak