220 zuhaitz landatuko dituzten Antoniñan, hilaren 18ko Zuhaitz Egunean

Xabi Gorostidi 2020ko urt. 10a, 14:03

Zehatz mehatz, 50 haltz eta 170 sahats landuko dituzte Musakola auzoko hezegunean, eta bertara joateko hitzordua 10:00etan finkatu dute, Arrasate Institutuko goiko eraikinean. Horrez gain, askotariko zuhaitz eskaintza zabala egongo da Seber Altuben, urteko lehen baserritar azokan; sei mintegitako produktuak egongo dira aukeran. 

Urtarrilaren 18a Zuhaitz Eguna da, eta Arrasateko Udalak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, hainbat ekintza antolatu ditu; hala nola, zuhaitz azoka, landaketa edota hitzaldi bat. Egunean bertan, ohi bezala, herritarrekin batera 220 zuhaitz landatuko dira. Aurten, Antoniñako istinga izango da kokaleku. Musakola auzoan dago, Anporreta mendira igotzeko hasieran. Bertan daude mineral garbitokiaren aztarnak. XX. mende hasieran burdin minerala atera eta garraiatzen zen aireko kable bidez Udaletxeko meategietatik Antoniñako garbitokiraino. Han Antoniña errekako urari esker garbitu eta sailkatu egiten zuten, eta gero
garraiatu Bergarako labe garaietaraino. Lan hau iraun zuen aurreko mendeko 40. hamarkadara arte. Garbitokiko presaren hormak, eta goiko baserrietara igotzeko errepideak ,sortu dute istinga artifizial bat. Bertan, paisaia lehen-eratze aldera, hezeguneetako espezieak landatuko dira: 50 haltz eta 170 sahats. Hitzordua 10:00etan ezarri da Musakolako Institutuko goiko eraikinean. Landaketa ondoren hamaiketakoa eskainiko da. Udaletik gomendatu dute gomazko botak eramatea.

Aurretiaz, Arrasateko Udalak, bertan hainbat lan egin ditu eremua berreskuratze aldera 2019an: istingaren ur maila mantentzeko egin dira presa txikiak enborrak erabilita; eraiki dira egurrezko pasabideak istingaren gainetik paseatzeko; eta inguruan dauden espezie inbaditzaileak kendu dira: Fallopia sp, Buddleja sp, Prunus laurocerasus… Hain zuzen, azken honi jarraipena emango zaio datorren Zuhaitz Egunean ere, herritarren laguntzarekin Cyperus eragrostis landare inbaditzaileak aterako baitira.

Azkeneko urteetan hainbat Zuhaitz Egun ospatu dira eta horri esker ehunka lizar, gaztainondo, haritz eta intxaurrondo landatu dira Garagartza, Kurtzetxiki, San Balerio eta Antoniñako herri lurretan. Gainera azkeneko bi urteetan ez da egin landaketa arrunta, ez dira landatu zuhaitzak lursail garbi batean, baizik eta basoaren barruan, Hidalgobasoko hariztiaren barruan. Guztira 400 zuhaixka inguru landatu dira epe honetan.

Zazpigarren zuhaitz azoka

Bestetik, baserriko produktuen azokan ere ospatuko da Zuhaitz Eguna, VII. Zuhaitz Azoka berezia eginez. 8:00etatik 14:00etara izango da Seber Altube Plazan., eta sei mintegi hauen produktuak izango dira bertan:

Hitzaldia, hilaren 22an

Zuhaitz Egunarekin lotutako azken ekintza hilaren 22an egingo dute, Klima larrialdia eta basoen ekarpena izenburupeko
hitzaldia eskainiko baitu Garazi Auzmendi Arkarazo komunikatzaileak. Arratsaldeko 18:30ean izango da Kulturateko Areto Nagusian. Komunikatzaileak azaldu duenez helburu du basoek klima larrialdiari aurre egiteko duten potentziala ezagutaraztea eta baso ekosistemak naturalizatzearen onurez jabetzea, basoen kudeaketaren inguruan iritzi kritikoa sustatuz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak