Aita Menniko langileek "hitzarmenaren alde borrokan" jarraitzen dute

Maialen Regueiro 2020ko urt. 10a, 09:52

Aita Menniko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, Arrasateko herriko plazan, "hitzarmenaren alde Aita Menni borrokan" lelopean. Izan ere, langileak abenduaren 4ean hasi ziren mobilizazioekin eta negoziazioek geldirik jarraitzen dutela diote.

Urtebete hitzarmena negoziatzen

ELA sindikatuak adierazi duenez, urte bete pasa da Aita Menniko langileak enpresarekin hitzarmena negoziatzen hasi zirenetik: "Enpresak ez du inolako borondaterik langileen lan baldintzak hobetzeko. Horrekin batera, soldatak 2017tik ez dira igo, kontratazioak egiterakoan kontrola enpresarena da, lan kargak handiak dira, langileen %30ak behin behineko kontratuak dituzte eta lan osasunari dagozkion neurriak ez dituzte kontuan hartzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak