'Udazkena Euskal Herrian' lehiaketako lanak Kulturaten

Amaia Aranegi 2020ko urt. 9a, 16:15

Udazkeneko lorea, Carlos de Cos. Lehiaketako lehen saria. ( Irudia: Artgazki elkartea)

Artgazki elkarteak antolatutako lehiaketaren bosgarren aldian parte hartutako lanak ikusgai eta salgai egongo dira Kulturateko Klaustroetan.

Artgazki elkarteak bosgarrenez antolatu du Udazkena Euskal Herrian argazki lehiaketa. Argazkien gaiak izan dira basoetako paisaiak, ibaiak, itsasoak zein hiri eta landa ingurukoak. Aurten, 62 argazkilarik hartu dute parte, eta, guztira, 171 irudi aurkeztu dituzte. Argazkirik onenak bi astez herriko hainbat tabernatan egon dira ikusgai eta salgai. Bertan, herritarrek argazkiak ikusteko eta hauek hogeita hamar euroren truke erosteko aukera izan dute.

Orain, beste bi astez Kulturaten egongo dira: urtarrilaren 11tik 25ra bitartean. Argazkien salmentekin lortutako dirua Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartera bideratuko dute. Izan ere, Artgazki elkartea argazkilaritzarekin lotutako ekintzak antolatzeko sortu zen, baina ongintzazko kausekin kolaboratzeko helburua ere badute. Horregatik, ekintza honekin, dirua ematen diote elkarteari, baina baita elkartea ezagutzera eman. Izan ere, erakusketan elkartearen informazioa ere egongo da.

Erakusketa Kulturaten

Udazkena Euskal Herrian lehiaketako bosgarren edizioan parte hartutako lanak ikusgai eta salgai egongo dira zapatutik 25era bitartean Kulturateko Klaustroetan. Artgazki elkarteko bazkide Anibal Carmonak bertara gerturatzeko animatu nahi du jendea: "Erakusketaz gozatzera eta argazkiak erostera animatzen dugu jendea, kausa on baten alde da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak