Roman Lopez hil da, emakumeei futbola eta musa hurreratu zien gizona

Xabi Gorostidi 2020ko urtarrilaren 9a

Herrian aski ezaguna zen Lopez, gauzak antolatzeko prest dagoen horietako baitzen. Mondrako lehen emakumeen taldeko entrenatzaile izan zen, irailean zendu zen Rosi Otadui Katanga-rekin batera. Mus jokoarekin lotura handia izan zuen ere; 20 alditik gora antolatu zuen San Juan Jaietako Txapelketa, eta herriko emakumeei joko hau irakasten lan handia egin zuen. [Eskela ikusteko, egin klik hemen].

Mondra taldeak omenaldia egin zien Lopezi eta Otaduiri 2012ko urrian, emakumeen kirolaren alde egindako lana eskertzeko. Karta jokoa tarteko harekin harremana izan zuen Marije Madinabeitiak, hala gogoratu du: "Erakusteko gogoa zuen pertsona bat zela esango nuke, gauzak antolatzeko beti prest dagoen horietakoa". 

Lopez gaur hil da, 84 urterekin, urte luzez edukitako gaixotasun baten ondorioz. 



Mondrako nesken taldea, 1987an: Goian, ezkerretik lehena, Rosi Otadui; azkena, Roman Lopez.

 

Beila eta elizkizuna

Roman Lopezen aldeko beila zabalik egongo da Arrasateko Tanatorioan: gaur, osteguna, 17:00etatik 20:00etara, eta bihar, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era. Hileta-elizkizuna bihar, ostirala, egingo da; 19:00etan, San Juan Bataiatzailea parrokian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak