Abian da 2020ko Inauterietako kartelen lehiaketa

Amaia Aranegi 2020ko urt. 9a, 15:21

Urtero bezala, aurten ere Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Arrasateko Udaleko Kultura Sailak.

Lehiaketa honetan Debagoieneko udalerrietako batean edo Aramaioko udalerrian erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte, eta teknika librea izango da. Karteletan ezinbestekoa izango da testu hau agertzea: 2020 Inauteriak Arrasate. Eta, era berean, jai hauen ezaugarriren bat jaso eta adierazi beharko da. Lehiaketan parte hartzeko gainontzeko oinarriak hemen.

Kartelak 2020ko urtarrilaren 31ko 19:00ak baino lehen BAZ-era eraman behar dira, behar bezala babestuta eta euskarri gogor batekin, hondatu ez daitezen. Lehiaketaren irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak