Basakabi udalekura uda igarotzera joan diren gazteak ikusteko jendetza bildu da Amaia antzokian. Udako abenturak eta lagunen arteko istorioak eraman dituzte taula gainera, eta haurrek ez ezik, gurasoek ere izan dute ikuskizunaz gozatzeko aukera. Oholtza gainekoekin batera abesten jardun dute bertaratuek.