Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Arrasaten droga zeramalako aldean

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 3a, 14:30

Speeda, marihuana, estasi pastillak eta haxixa aldean zeramatzan 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ertzainek atzo, eguena, 16:00ak inguruan Arrasateko Gudarien plazan.

Droga trafikoan ibiltzen delakoan ertzainek ezagun duten gizonezkoarekin egin zuten topo atzo arratsaldean, eta urduri jarri zela antzemanda, identifikatzeko eskatu zioten. Aldean zeraman gerriko poltsa miatuta honakoa topatu zioten: 20 poltsatan banatuta zeuden 20 gramo speed, hiru marihuana buru, zazpi estasi pastilla eta bi haxix plantxa.

Polizia-aurrekariak dituen gizonezkoa atxilotu egin zuten droga trafiko delitua egotzita eta polizia etxera eroan epailearen aurretik pasatzeko zain geratuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak