Urtarrilaren 12tik martxoaren 29ra bitartean 'Familian Jolasean' ekimenean parte hartzeko aukera

Maialen Regueiro 2020ko urt. 6a, 13:15

Arrasateko Udalak eta Txatxilipurdi elkarteak Familian jolasean ekimena jarri dute martxan beste urte batez, zeinean, urtarrilaren 12tik martxoaren 29ra bitartean parte hartzeko aukera egongo den.

Ekimen honen helburuetako bat, guraso eta seme-alaben arteko harremanez era ludikoan gozatzea da, familiei horretarako aukera eta guneak eskainiz. Modu horretan, ekimen honi esker, familia ezberdinak elkar ezagutzeko eta euskaraz elkarrekin jolasteko aukera izaten dute. Horregatik, kasu honetan, aniztasuna eta euskararen transmisioa oso ezaugarri garrantzitsuak dira.

Igandeetan

Urtarrilaren 12tik martxoaren 29ra bitartean, igandetan egongo da ekimen honetaz gozatzeko aukera, Arrasateko Okendo ludotekan. 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiei zuzendutako ekimena da eta ludotekako ateak 17:30etik 19:30etara bitartean egongo dira zabalik.

Izen-ematea

Ekimen honetan parte hartzea doakoa da, baina parte hartuko duten familien zerrenda jakitea komeni da. Horretarako, ludoteketan, Gazte Bulegoan edota online izena ematea komeni dela jakinarazi dute antolakuntzatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak