Jorge Guillen ospe handiko biolin-jolea da, nazioartean hainbat sari jasotakoa. 30 herrialde baino gehiagotan aritutako musikaria da, eta berriki Sevillako Cartuja Center aretoko eserleku guztiak betetzetik dator. Urtarrilaren 31n, 90 minutu inguruko emanaldia eskainiko du Amaia Antzokian –20:30ean–, non 1700. urtean Vienan egindako biolin bat erabiliko duen, besteak beste.