Zeru urdinaren pean jolasean

Goiatz Arana Begiristain 2019ko abe. 27a, 15:36

Etxaldeko saltarin eta txirrista puzgarriak, zezen mekanikoa, rokodromoa eta jumping-a jarri dituzte Seber Altube plazan, Ibai-Arteren eskutik, eta gozatu ederra hartu dute goizean bertan batutako haur eta gazteek. Eguerdian atseden hartu eta gero, arratsaldean izango dute berriz ere horretarako aukera; baita bihar ere, goizez (11:30etik 14:00etara) eta arratsaldez (16:00etatik 20:00etara). Zezen mekanikoaren eta rokodromoaren ordez, Bungee Run eta amildegira jauzia izango dira bihar.

Egun hauetan, gainera, erosketen unean Erregeetako loteria-txartelak oparituko ditu Ibai-artek bezeroen artean -aurtengo zenbakia 68118 da- eta, erosketa unean Arrasate txartela erabiliz gero, fidelizazio sistema atxikita dauden saltokietan hurrengo erosketarako deskontuak izango dituzte, gainera, herritarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak