90 urtetik gorakoei omenaldia

Naroa Urien Berrio 2019ko abe. 27a, 14:01

Nagusien omenez dantzan

56 nagusi omendu dituzte gaur goizean Arrasateko Etxaluze eraikinean. Haien artean Estefania Garai; Arrasateko emakumerik nagusiena, 105 urterekin.

Goizeko 12etan hasi da omenaldia Etxaluzen. Bertara gonbidatuak izan diren hainbat nagusi hurbildu dira, beraien familiekin batera. Maria Ubarretxena alkateak eta Maitane Muñoz Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eman dizkiete opariak omendutako 56 nagusiei. Estefania Garairen alabak hartu du lehen oparia, oso harro, bere ama omenduetako beteranoena baita. “ Ilusio askorekin hartzen dugu urtero omenaldi hau. Emozioz betetzen nau nire amaren hamabostgarren omenaldian nagoela esateak” dio Estefaniaren alabak. Ubarretxena eta Muñozek emozioz beteriko omenaldia dela azaldu dute. “Aurpegian duten ilusioa ikusteak poztasunez betetzen gaitu, haientzako eta bai guretzako hunkigarria da” dio Muñozek. 

Opariak banatu aurretik, Abaroa abesbatzak Gabon kantak abestu ditu, Zorionak Zuri abestiarekin batera eta dantzariak ere bertan izan dira.

Omenaldia nagusiei eskerrak emanez bukatu da; “gurekin jarraitu ezazue urte askotan, izan ere, gizakion entziklopediak zarete”. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak